Sardiniako Erresuma
Sardiniako Erresuma Savoiako Etxearen jabegoen izena zen 1720an, Sardinia uhartea Biktor Amadeo II.a Savoiako erregeari eman zionean Sizilia Austriako Inperioari La Is-eko Itunaren ondorioz galdu izana konpentsatzeko. Sardiniaz gain, erreinuak Savoia, Piamonte eta Niza barne hartzen zituen; Vienako Kongresuaren ondoren, 1815ean, Liguria sartu zen, bere hiriburuarekin, Genova hiriarekin. Ofizialki bere izen osoa honakoa zen: Sardinia, Zipre eta Jerusalemgo Erresuma, Savoiako Dukerria eta Monferrato, Piemonteko Printzerria.
XVIII eta XIX. mende gehienetan, Savoia Etxearen agintepean, Turin izan zen bere hiriburu politiko eta ekonomikoa. 1860an Savoia eta Niza Frantziari "lagatzen" zizkioten Austriarekiko gerran frantsesen laguntzaren ordainketa gisa, Italiako Batasunaren kanpainaren barruan. Urte horretan bertan, Italiako Erresuma izango zeneko lurraldeetako nagusi bihurtu zen, eta ondoren bere lurraldeak azken honen probintzia bihurtu zituen.
Erreinuko hiriburua
Sortu zenetik Sardiniako Erresumak bi hiriburu izan zituen. Horrela, 1324ko ekainaren 19tik 1326ko ekainaren 10era bitartean, hiriburua Bonariako Gotorlekuan kokatu zen, gaur egun Cagliari hiriaren barruan kokatua. 1326ko ekainaren 10ean, hiriburua Cagliari hirian bertan zegoen, hala ere, subiranoak beti izan zuen bere gortea Bartzelona, Zaragoza edo Valentzia bezalako hirietan. Cagliari hirian erregeorde batek ordezkatzen zuen erregea.
0コメント